119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

1996ko Aurrekontuaren aldaketak

Udal honek, 1996ko irailaren 13an eginiko Osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"1. "Arduradunen oinarrizko ordainsariak" izeneko 111-1 kontusailetik "Babestutako giza enplegurako kontratatuak" izeneko 161-5 kontusailera 1.000.000 pezetako kreditu transferentzia onartzea.

2. "Diruzaintzako kreditua" izeneko 966 kontusaila sortzea, 25.000.000 pezetarekin.

3. Espedientea udal idazkaritzan hamabortz lanegunez ikusgai edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitara eman ondotik, herritar edo interesdunek aztertu eta egokiak juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahal izateko."

Lesakan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9607661