119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Agente laguntzaileak kontratatzeko deialdia, derrigorrezko dirubilketan berandutzagatik kobratzeko dagoenari premiamendu bidez ekiteko

Deialdiaren xedea: agente laguntzaileak kontratatzeko lehiaketa publikoa, derrigorrezko dirubilketan berandutzagatik kobratzeko dagoenari premiamendu bidez ekin diezaioten.

Dei egilea: Ekonomia alorra (Dirubilketa eta Diruzaintza).

Aurrekontua: 96.346.365 pezeta.

Klausula administratiboen plegua eta baldintza teknikoak: interesatuen eskura daude Iruñeko Udalaren Diruzaintza eta Dirubilketa Departamentuan (Herriko Etxea, lehenbiziko solairua).

Aurkeztu beharreko fidantza: 100.000 pezeta.

Eskaintzak aurkezteko epea: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira eskaintzak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9607622