119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

3/1996 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ingurugiro eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusien esku zenbait eskurantza uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen duenez, kontseilariek beren departamentuetako zuzendari nagusien esku utzi ahalko dute haien eskurantzen erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen duenez, kontseilariek kontratuetarako dituzten ahalmenak, zuzendari nagusien esku utzi ahalko dira, Gobernuaren baimena behar duten kontratuak direnean izan ezik.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren jarduerak garatzean beharrezko eraginkortasun eta azkartasuna lortzeko asmoz, beharrezkotzat jo da departamentu horretako zuzendari nagusien esku uztea kontseilariari dagozkion zenbait eskurantza.

Hori horrela eta foru legeetako artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari ingurugiro eta langileri arloan dagozkion eskurantza guztiak, eskuordezinak direnak izan ezik, eta, bereziki, honako hauek, Ingurugiro zuzendari nagusiaren esku uztea:

a) Orokorrak.

-Administrazio espedienteen ebazpena.

-Gastuak egiteko baimenak ematea eta horiek ordaindu beharra onartzea.

-Zuzendaritza Nagusiaren unitate organikoen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzea.

b) Kontrataziokoak.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 6. artikuluko 1. idazatian xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari dagozkion ahalmenak, aipatu Foru Lege horren 6. artikuluko 3. idazatian ezarritakoaren arabera kontratuak egiteko Nafarroako Gobernuaren baimena behar dutenak izan ezik.

c) Langileriarenak.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikitako langileriari dagokionez, ekainaren 13ko 124/1984 Foru Dekretuaren 3. artikuluak kontseilariei esleitzen dizkien ahalmenak.

2. artikulua. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari lurraldearen antolamendu, hirigintza eta etxebizitza arloan dagozkion eskurantza guztiak, eskuordezinak direnak izan ezik, eta, bereziki, honako hauek, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren esku uztea:

a) Orokorrak.

-Administrazio espedienteen ebazpena.

-Gastuak egiteko baimenak ematea eta horiek ordaindu beharra onartzea.

-Zuzendaritza Nagusiaren unitate organikoen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzea.

b) Kontrataziokoak.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 6. artikuluko 1. idazatian xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari dagozkion ahalmenak, aipatu Foru Lege horren 6. artikuluko 3. idazatian ezarritakoaren arabera kontratuak egiteko Nafarroako Gobernuaren baimena behar dutenak izan ezik.

3. artikulua. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak noiznahi eska dezake eskuordetutako edozein espediente, ebazpena eman ahal izateko.

4. artikulua. Foru Agindu honen eskuordetzaren ondorioz emandako ebazpen guztietan inguruabar hau aipatu beharko da. Ebazpen hauek, ondorio guztietarako, kontseilariak emandakotzat hartuko dira eta horien kontra errekurtso arrunta jartzen ahalko da Nafarroako Gobernuan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Indarrik gabe geldituko dira Foru Agindu honek ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko nahiz txikiagoko xedapen guztiak.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9607882