119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa iragartzen du oihan probetxamendu honetarako:

Lote bakarra.-90.000 pinu-landare Urrute alderdian, 2.880 metro kubiko egur egiten dutenak, 2.304.000 pezetako hasierako prezioan.

1996ko azaroaren 8an eginen da enkantea, arratsaldeko ordu batean, Agoizko Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Ekitaldi hasieran irakurriko dira Udalaren baldintza ekonomiko administratiboen plegua eta Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuaren baldintza teknikoena. Iragarki hau argitaratzen denetik enkante eguna bitarte edozein interesaturen eskura egonen dira udal bulegoan.

Agoitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren lauan. Alkatea, José Manuel Gárriz.

Iragarkiaren kodea: A9607620