119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Lurzati baten enkante publikoa, Gorraizko plan partzialean famili bakarreko etxebizitza egiteko akats zuzenketa

Gorraizko Plan Partzialean famili bakarreko etxebizitza egiteko lurzati baten enkante publikoan, 1996ko irailaren 6ko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu hartan, akatsik badela antzeman da.

Honako honen bidez hori zuzenduko da, honelaxe:

Gorraizko Plan Partzialaren 14. unitateko U.14.C.2 lurzatia zela argitaratu zen baina U.14.C.5 lurzatia behar du izan.

Aitzitik, iragarkian agertutako azalera, hasierako prezioa eta gainerako datuak zuzenak dira.

Halaber, adierazi nahi da plikak irekitzea eta ahozko posturen bidezko enkantea urriaren 5ean eginen direla, arratsaldeko ordu batean, Eguesibarreko Udaletxeko bilkura gelan.

Eguesibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hemeretzian. Alkatea, José María Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: A9607601