119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I Z A G O R R I A

Behin betiko onespena Ordenantzaren aldaketari

Elizagorriko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 1996ko irailaren 19an eginiko osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:

-Udal dermio honetako laborantzako herrilurren probetxamendua arautzen duen Ordenantzaren aldaketari, 1996ko ekainaren 10eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi baitzen, behin betiko onespena ematea.

-Aipatu aldaketaren testua oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Testua honako hau da:

"Ordenantzaren 19 eta 24. artikuluak honelaxe geldituko dira:

19. artikulua. Probetxamendu mota honetan, herrilurreko lurzatien onuradunek ondoko kanona ordainduko dute:

Lehorreko erregua: 1.200 pezeta.

(Artikuluaren gainerakoan aldaketarik ez dago).

24. artikulua (lehenbiziko lerroaldean aldaketarik ez dago).

Zuzenean esleitutako herrilurreko lurzatien onuradunek ondoko kanona ordainduko dute:

A) Laborantzako lurrak:

Lehorreko lurrak: 1.200 pezeta/erregu (mota bakarra).

(Artikuluaren gainerakoan aldaketarik ez dago)".

Hori guztia argitara ematen da uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Elizagorrian, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hemeretzian. Kudeaketa Batzordeko presidentea, Jesús Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A9607599