119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hirigintzako izapideei buruzko ordenantza fiskalaren onespena

Galar Zendeako Udalak, 1996ko irailaren 14an egindako osoko bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

1. Hirigintzako izapideei buruzko ordenantza fiskala behin betikoz onestea. Ordenantzaren testu osoa 1996ko maiatzaren 29ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. 1996ko apirilaren 13an onetsi zen hasiera batez eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren 30 egunez jendaurrean jarri, epe horretan alegaziorik egin ez zelarik.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Galarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian. Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A9607553