119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hasierako onespena, Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari

Galar Zendeako Udalak, 1996ko irailaren 14an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Cordovillako U.XII.1 eta U.XII.2 unitateko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualerako proiektua, Tabuenco, Blasco eta Sagastume jaunek sustatua.

2. Espediente hori hilabetez jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, aztertu eta bidezko alegazioak egin daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 115 eta 127.1 artikuluekin bat eginik.

Galarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian. Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A9607552