119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatea Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko

Hasierako onespena 1996ko aurrekontuari

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitateko batzarrak, 1996ko irailaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1996ko aurrekontu orokor bakarra.

Espedientea aipatu Mankomunitateko Idazkaritzan jarriko da ikusgai hamabost lanegunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Mankomunitateburua, Miguel Angel Illarregui Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9607542