119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

1995eko kontuen onespena

Lekunberriko Udalak, 1996ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, 1995eko ekitaldiko kontuak onetsi zituen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egunez Idazkaritzan egonen dira jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, epe horretan egoki juzkatzen diren erreklamazioak egin daitezen.

Lekunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hamabian. Alkate udalburua, José María Ayerdi Fernández Barrena.

Iragarkiaren kodea: A9607540