119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1007/1996 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Arakilgo Udaleko Arau Subsidiarioen aldaketa, lurzoru ez urbanizagarriko nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinen arautegiari dagokiona, Juan Manuel Garro Redín jaunak Arakilgo abeltzainen Batzordearen ordezkari gisa sustatua, behin betikoz onesten duena.

Arakilgo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik, ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Arakilgo Udaleko Arau Subsidiarioen aldaketa, lurzoru ez urbanizagarriko nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinen arautegiari dagokiona, Juan Manuel Garro Redín jaunak Arakilgo abeltzainen Batzordearen ordezkari gisa sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bertzenaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Arakilgo Udalari eta sustatzaileei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamazazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607793