119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1198/1996 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1997. urtean zehar D-T-P eta Td txertoak erosteko gastua baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 1997. urtean zehar D-T-P eta Td txertoak erosteko:

-Kontratuaren xedea: 1997 urtean zehar, D-T-P txertoen 20.000 dosi eta Td txertoen 52.000 dosi erostea.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

-Lizitazio prezioa: 18.553.600 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko ordu bi eta erdiak baino lehen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren laneguneko eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Administrazio klausula partikularren pleguan agertzen dena).

Iragarkiaren kodea: A9607594