119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2809/1996 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Tutera NA-121 errepidearen zorua, Caparroso-Los Abetos tarteko zenbait puntu kilometrikotan, egokitu eta sendotzeko lanak" adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluak xedatutakoa betez, aditzera ematen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak irailaren 11ko 2809/1996 Foru Aginduaren bitartez ondoko kontratua behin betikoz adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Iruña-Tutera NA-121 errepidearen zorua, Caparroso-Los Abetos tarteko zenbait puntu kilometrikotan, egokitu eta sendotzeko lanak".

-Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Adjudikazio prezioa: 104.375.078 pezeta.

-Adjudikazio hartzailea: Industrias Asfálticas de Navarra, S.A.; Asfaltos de Biurrun, S.A. eta Construcciones y Viales Convial, S.A., elkarrekin eta bat eginik.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: A9607587