119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

377/1996 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, ikastetxe publikoetako eskola jantokietako zerbitzuaren kontratazioa 1996-97 ikasturtera luzatzen duena.

Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; horretan proposatzen da zerbitzu horien esleipena hartu zuten enpresei eskola jantokiko kontratuak luzatzea.

Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n eman zuen 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatzeko asmoz.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 347/1993, 393/1994 eta 475/1995 Foru Aginduen eta 888/1993 eta 723/1995 Ebazpenen bidez ondoko zerrendan agertzen diren enpresekin, jantoki zerbitzuetarako sinatutako kontratuen luzapena baimentzea 1996-97 ikasturterako, horietako bakoitzerako aipatzen diren zenbatekoetan:

BAZKALTIAR BAKOI-

TZEKO EGUNEAN

JANTOKIA ENPRESA (PEZETAK, BEZa BARNE

ETA KPI GEHITU

ONDOREN)

ANTSOAIN JANGARRIA 525

AGOITZ TALLUNCE 530

BERA SERUNION 567

BERRIOZAR IRIGOYEN 364

BETELU SERUNION 606

BURLATA JANGARRIA 495

ZARRAKAZTELU IRIGOYEN 451

CASCANTE IRIGOYEN 970

DONEZTEBE J. RAMON ECHEVESTE 467

ELIZONDO TALLUNCE 458

ETXARRI-ARANATZ M.ª ISABEL NAZABAL 392

GARRALDA SERUNION 552

GOIZUETA I. ETXEBERRIA 554

UHARTE IRIGOYEN 334

IRURTZUN SERUNION 470

LEITZA SERUNION 717

LEKUNBERRI SERUNION 785

LESAKA SERUNION 714

MARCILLA KONTZEPZIONISTAK 583

OTSAGABIA SERUNION 659

IRUÑA "BIURDANA" JANGARRIA 475

ATARRABIA JANGARRIA 519

ZUBIRI SERUNION 585

2. 1996-97 ikasturtearen hasieran, ikasle-bazkaltiarren benetako kopurua jakindakoan, Foru Agindu honetan prezioa kalkulatzeko iritzi den kopuruarekin alde nabarmenik egonen balitz, aldaketak lekarkeen diru egokitzapena eginen litzateke, eta behin aldatuz gero kontuan hartuko da bazkaltiarren kopuru egiazkoa, faltako liratekeen zerbitzuen ondorioetarako.

3. 1996-97 ikasturteari dagokion epe luzatuan eskola jantokien kontratuen luzapenak finantzatzeak berekin lekarkeen gastuaren aurrekontu osoa, 87.725.268 pezeta da; horietatik 32.716.389 pezeta 1996ko irail-abendu bitarteko aurrekontuari dagozkio eta 40210-2210-3212 kontusaileko 13430-7 lerroari egotziko zaio eta, gainerakoa, 1997ko gastuen aurrekontuari dagokion kontusailari.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Plangintza eta Ikastetxeen Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Foru Agindu honen edukiaren berri ematea enpresa interesatuei.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamazazpian.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A9607618