119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

356/1996 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Nafarroako ikastetxe publikoetarako informatika materiala erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako ikastetxe publikoetarako informatika materiala erosteko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Mota: lehiaketa.

-Kontratuaren xedea: Nafarroako ikastetxe publikoetarako informatika materiala erostea.

-Aurrekontua: 11.600.000 pezeta.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hogeita zazpigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g.).

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Bilkura Aretoan (Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g.), proposamenak aurkezteko epea iragan eta biharamunetik laugarren laneguneko eguerdiko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agiri teknikoenak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuaren Erosketa Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g., 8:30etatik 14:30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamazazpian.- Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

PROPOSAMEN EREDUA

.............................. J/A-k, ............................... helbidea duenak, ............................... ordezkatuz, 1996ko ..............aren .......(e)ko ........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Nafarroako ikastetxe publikoetarako informatika materiala ereosteari buruz argitara eman den iragarkiaren berri izan duelarik, bai eta hura agintzen duten administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguena ere, konpromezua hartzen du hori egiteko, aipatu dokumentuei hertsiki lotuz, eta horretarako ondoko eskaintza hau egiten du:

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea: ordenagailuak: 8.400.000 pezeta.

2. lotea: inprimagailuak: 3.200.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9607616