119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1013/1996 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Arga, Ultzama eta Mediano ibaietako arroan arrantza antolatzeko planaren proiektua jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako salmonidoen arrantzaren plangintzari buruzko abenduaren 27ko 389/1993 Foru Dekretua eta uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako salmonidoen arrantza antolatzeko plan gidaria garatzeko asmoz, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Arga, Ultzama eta Mediano ibaietako arroan arrantza antolatzeko planaren proiektua prestatu du.

Natura eta natur espezieak babesteko erabaki publikoak eztabaidatu eta hartzen direnean, toki entitateek, gizarte sektore eta eragileek eta, oro har, interesatu guztiek parte hartu behar dutela egoki eta, are gehiago, beharrezkoa dela kontuan harturik, bidezko da jendaurrean jartzea Arga, Ultzama eta Mediano ibaietako arroan arrantza antolatzeko planaren proiektu hori.

Hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan adierazitakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Arga, Ultzama eta Mediano ibaietako arroan arrantza antolatzeko planaren proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, interesatuek aztertu eta, epe horren barruan, egoki juzkatzen dituzten iradokizun eta ohartarazpenak egin ditzaten.

Hortaz, proiektua Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Zuzendaritza Nagusian egonen da ikusgai, jendearendako harrera orduetan, Alondegi kalea 1, 1. solairua, Iruña.

2. Aurreko zenbakian aipatu epean entzunaldia eman ahal izateko, Foru Agindu honen berri ematea toki entitate hauei: Esteribar, Zabaldika, Irotz, Antxoritz, Ilurdotz, Zuriain, Gendulain, Idoi, Larrasoaña, Akerreta, Irure, Ezkirotz, Ilarratz, Osteritz, Zubiri, Urtasun, Saigots, Eugi, Leranotz. Ezkabarte, Sorauren, Olaibar, Olabe, Zandio, Otsakain, Beraitz, Ostitz, Enderitz, Olaitz, Odieta, Erripa, Gendulain, Ziaurritz, Latasa. Atetz, Eguarats, Eritze, Aroztegi, Ziganda, Labaso, Egillor, Beratsain, Gorrontz-Olano, Beuntza, Beuntza-Larrea, Hiriberri. Ultzama, Gelbentzu, Gerendiain, Eltso, Zenotz, Urritzola-Galain, Iraizotz, Arraitz-Orkin, Arraitz, Alkotz, Lozen, Larraintzar, Auza, Suarbe, Eltzaburu, Ilarregi. Anue, Burutain, Etulain, Leazkue, Olague, Egozkue, Iragi, Aritzu, Lantz. Muetz, Iruxo, Argiñano, Genbe, Bidaurre, Iturgoien, Errezu; Arrantzaren Batzorde Aholku-emaileari eta Ebroko Ur Konfederazioari.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607625