119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

419/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Carmelo Sainz de Murieta Sainz jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 47.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Carmelo Sainz de Murieta Sainz jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusi izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9607917