119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

417/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Juan José Grau Lasheras, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako zuzendari nagusi jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 47.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Juan José Grau Lasheras, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako zuzendari nagusi jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9607915