119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

416/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Ezequiel Fernández Navajas jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 48.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ezequiel Fernández Navajas jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9607914