119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

415/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Ezequiel Fernández Navajas, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontratazio atalburu jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian xedatzen duenez, atalburutzetarako izendapenak, haiek egiten dituen organo berak ezeztatzen ahal ditu.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ezequiel Fernández Navajas, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontratazio atalburu jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuengatik eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9607913