119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

414/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Jesús Ignacio Ilundáin Suquía, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 48.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Jesús Ignacio Ilundáin Suquía, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9607912