119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 1eko 269/1996 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko albaitaritza sendagaiak eta pentsu sendagaidunak.

1996ko abuztuaren 21eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen Foru Dekretu horretan akatsak daudela oharturik, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:

4899. orrialdean, lehen zutabean, 5. artikuluko 2. puntuan, borzgarren lerroan, honako hau dio: "Bigarren eta Hirugarren Sailetan izena emateko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko organo teknikoei dagokie ikuskapena egitea." Eta honako hau behar du: "Bigarren eta Hirugarren Sailetan izena emateko, baita autotxertoak prestatzen dituzten Lehen Saileko establezimenduei dagokienez ere, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko organo teknikoei dagokie ikuskapena egitea."

Gaztelaniazko alean, 4899. orrialdean, 2. zutabean, 10. artikuluko d) letran, lerroaldearen bukaeran, honako hau dio: "...de medicamentos y su envases." Eta honako hau behar du: "...de medicamentos y sus envases."

Gaztelaniazko alean, orrialde eta zutabe berean, 12. artikuluko 2. puntuan, bigarren lerroan, honako hau dio: "...sin perjuicio de lo que establezca..." Honako hau behar du: "...sin perjuicio de lo que se establezca..."

4900. orrialdean, lehen zutabean, 15. artikuluko g) letran, lehen lerroan, honako hau dio: "Estupefazienteen erregistro berariazkoa izatea eta horretan f) letrako albaitaritza sendagaien erregistro-liburuan dauden datu berak gutxienik apuntatzea." Eta honako hau behar du: "Estupefazienteen erregistro berariazkoa izatea eta horretan f) letran aipatu albaitaritza sendagaien erregistro-liburuan dauden datu berak gutxienik apuntatzea."

Gaztelaniazko alean, 4900. orrialdean, 2. zutabean, 15. artikuluko 2. puntuan, lehen lerroan, honako hau dio: "2. La oficina de farmacia..." Eta honako hau behar du: "2. Las oficinas de farmacia..."

Gaztelaniazko alean, orrialde eta zutabe berean, 16. artikuluko 2. puntuan, borzgarren lerroan, honako hau dio: "...queda la prohibida..." Eta honako hau behar du: "...queda prohibida la..."

Gaztelaniazko alean, 4901. orrialdean, 2. zutabean, 23. artikuluko 1. puntuan, zortzigarren lerroan, honako hau dio: "...con páginas numeradas correlativamente en los que se haga constar..." Eta honako hau behar du: "...con páginas numeradas correlativamente, en los que se haga constar..."

Gaztelaniazko alean, orrialde eta zutabe berean, 28. artikuluko 2. puntuan, azken lerroan, honako hau dio: "... frente a las exigencia sobre tiempo de espera." Eta honako hau behar du: "... frente a la exigencia sobre tiempos de espera."

Gaztelaniazko alean, 4902. orrialdean, lehen zutabean, 32. artikuluko 1. puntuan, hirugarren lerroan, honako hau dio: "... por la Dirección General de Sanidad de la Producción Agrario..." Eta honako hau behar du: "... por la Dirección General de Sanidad de la Producción Agraria..."

Gaztelaniazko alean, orrialde berean, bigarren zutabean, 34. artikuluko 2. puntuan, bigarren lerroan, honako hau dio: "... de acuerdo con el Departamento de Salud, podrán establecer..." Eta honako hau behar du: "... de acuerdo con el Departamento de Salud, podrá establecer..." Halaber, artikulu eta puntu berean, azken lerroan, honako hau dio: "... Consumo o por el de Agricultura, Pesa y Alimentación." Eta honako hau behar du: "... Consumo o por el de Agricultura, Pesca y Alimentación."

Iragarkiaren kodea: A9607683