119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

413/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, José María Roig Aldasoro jauna, Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 48.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José María Roig Aldasoro jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A9607911