119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

411/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, María Jesús Balana Asurmendi, Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren zuzendari andrearen kargu uztea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 48.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-María Jesús Balana Asurmendi, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari andrearen kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A9607909