119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

387/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Iñaki Arrizabalaga Rodríguez jauna, bitartekotasunez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenak nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dira.

Horrenbestez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Iñaki Arrizabalaga Rodríguez jauna, bitartekotasunez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako atalburu izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9607907