119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

386/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 48.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatuko dituela zerbitzuko zuzendariak Foru Komunitateko Administraziokoak diren eta hari atxikitzen zaizkion funtzionarioen artean, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9607906