119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

382/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, José María Jiménez Gurucharri jauna Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 47.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José María Jiménez Gurucharri jauna Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusi izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9607902