119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

15/1996 FORU LEGEA, irailaren 27koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuari kreditu-osagarri bat ematen diona.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA

Jakitera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako Foru Lege hau onetsi duela

FORU LEGEA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL ETA GAZTERI DEPARTAMENTUARI KREDITU-OSAGARRI BAT EMATEN DIONA

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuan agerian geratu da aurrekontu-dotazioa gehitu beharra, 1996/1997 ikasturteko irakasle eta orientatzaileen langile-gastu handiagoei aurre egiteko.

Horrenbestez, premia horiek betetzeko, behar den kreditu-osagarri bat ematen zaio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1. artikulua. 734.436.421 pezetako kreditu-osagarria ematen da Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuaren beharrak betetzeko. Kreditu-osagarri hau 1996ko Gastuen Aurrekontuko hurrengoei aplikatuko zaie: 00000 Proiektuari, 41000-1310-4211 kontusaila, 12820-0 lerroa, "Aldi baterako langileen kontratazioa" izenekoa, 487.278.092 pezeta; eta 00000 Proiektuari, 41000-1600- 4211 kontusaila, 12850-1 lerroa, "Gizarte Segurantza" izenekoa, 247.158.329 pezeta.

2. artikulua. Aipatu kreditu-osagarriaren finantzazioa hurrengoan izandako dirusarrera handiagoen kargura eginen da: 11400-8700 kontusaila, 12000 proiektua, 33725-6 lerroa, "Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa" izenekoa.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan ezarritakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregeren izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eman eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadin agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A9607883