115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

849/1996 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.an egin diren areto berrien garbiketa arrunterako zerbitzua 1996. urterako kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak lehiaketarako deia egin du Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.an egin diren areto berrien garbiketa arrunterako zerbitzua kontratatzeko 1996. urterako.

Modua: lehiaketa. Presako prozedura.

Xedea: Tuterako "Benjamín de Tudela" B.H.I.an egin diren areto berrien garbiketa arrunterako zerbitzua ematea.

Aurrekontua: 370.000 pezeta hilabeteko, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan (Iruñeko Karlos II.a kalea, 2) edo Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.).

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurreko ekitaldian irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hirugarren laneguneko goizeko hamabietan Hezkuntzako Zuzengaritza Nagusian, (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.).

Baldintza adiministratiboen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Plangitza eta Inbertsio Zerbitzuko Kontratazio Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Angel Urtasun Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9607429