I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
221/1996 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, "Erdi eta goi mailako 19 heziketa zikloetako curriculumak gaztelaniatik euskarara itzultzea" lana lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.
Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du "Erdi eta goi mailako 19 heziketa zikloetako curriculumak gaztelaniatik euskarara itzultzea" lana kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: arestion aipatu itzulpena kontratatu eta egitea.
-Esleipen era: lehiaketa.
-Aurrekontua: gehienez ere 4.500.000 pezeta.
-Proposamenak aurkeztea: 1996ko urriaren 18ko 12:00ak arte, Nafarroako Erregistro Orokorrean, iragarki honen bukaeran dagoen ereduaren arabera.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1996ko urriaren 22ko 12:00etan, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Nabarreria kalea, 39an.
Baldintza administratiboen Plegua lizitatzaileen eskura egonen da azter dezaten Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, non kontratazio honi dagokion beste edozein argibide ere emanen baita.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamaseian.-Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, José María Rodríguez Ochoa.
PROPOSAMEN EREDUA
.................................. J/A-k, .......... zenbakidun N.A.N. edo I.F.Za eta ........... telefonoa duenak eta ...........(e)ko ..................(e)an bizi denak, bere izenean edo ................................(r)en ordezkaritzaz, erdi eta goi mailako 19 heziketa zikloetako curriculumak gaztelaniatik euskarara itzultzeko lana kontratatzeko proiektuaren eta baldintza pleguaren berri izanik, aipatu baldintzei hertsiki lotuz osorik egiteko konpromezua hartzen du, ......................... (letra eta zenbakiz) ................... pezetaren truke, B.E.Zari dagokion zenbatekoa barne.
Iragarkiaren kodea: A9607497