115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

318/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, "Arronizko uren isurbidea eta tratamendua" Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 317/1996 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion aipatu proiektua gauzatzeko desjabetzapen prozedurari eta, bai proiektua, bai horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurren jarri ziren.

Jendaurrean egoteko epearen barruan, alegazio bakarra aurkeztu zen, Arronizko udalerriko "Vigórtiga" dermioan dagoen 3. poligonoko 91 (AR-22) eta 94. finken jabe diren María Pascua Echeverría Salanueva andreak eta Joaquín Ursúa Lezáun jaunak egindakoa.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 5eko 467/1996 emandako 467/1995 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zen "Arronizko hondakin uren isurbidea eta tratamendua" Proiektua eta aurkezturiko alegazioa ebatzi zen.

Lanak egitea garrantzizkoa eta presakoa da, beharrezkoa delako Arronitzi hondakin urak tratatzeko azpiegitura egokiak ematea.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Arronizko hondakin uren isurbidea eta tratamendua" Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektu horri dagokion desjabetzapen prozeduraren izapideak eginen ditu, erabat ebatzi arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederetziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Toki Administrazioko kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607415