115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

"Zangozako Udalaren Zahar Etxea" erakunde autonomoko zerbitzu orokorretan aritzeko 9 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Zangozako Udalaren Zahar Etxeko zerbitzu orokorretan aritzeko bederatzi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea da deialdi honen xedea.

1.2. Kontratatudunek 30 laneguneko probaldia izanen dute. Hura iraganik eta organo eskudunaren iritziz eman zaizkion egitekoak betetzeko gai ez bada, kontratua deuseztatutzat joko da.

1.3. Urteko lansari gordina 1.500.000 pezetakoa da, astean 40 orduko lanaldirako. Guttiago lanaldia duten lanpostuetarako ordainsaria horren heinekoa izanen da.

1.4. Deialdiko lanpostuen lanaldia hau da:

1 zenbak. 25 Goiz eta arratsaldez

2 zenbak. 14 Goiz eta arratsaldez

3 zenbak. 40 Gauez

4 zenbak. 40 Goiz eta arratsaldez

5 zenbak. 25 Goiz eta arratsaldez

6 zenbak. 25 Goiz eta arratsaldez

7 zenbak. 25 Goiz eta arratsaldez

8 zenbak. 40 Goiz eta arratsaldez

9.zenbak. 30 Goiz, arrats. eta gauez

Ordutegia zerbiztuaren beharretara egokituko da.

1.5. Kontratatuen eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bertzelakoak baztertu gabe:

a) Egoiliarrei janari zerbitzuak ematea, jantokian berean edo, espreski agintzen denean, erizaintzan edo geletan. Jaten ere lagunduko dituzte horren beharra baldin badute.

b) Jantokia eta hari atxikitako altzariak eta tresneria garbitzea.

c) Ohatzean egon behar duten egoiliarrak altxatu eta oheratzea.

d) Ohatzean egon behar duten egoiliarren ohatzeak jantzi eta aldatzea.

e) Egoiliar ezinduen garbitasun pertsonalaz, egonera aldaketaz e.a.ez arduratzea.

f) Egoiliarrak bainatzea ezina baldin badute.

g) Geletan, solairuetan, eskaileretan eta guztiendako gainerako aldeetan garbitasuna eta antolamendua egitea.

h) Geletan, solairuetan, eskaileretan eta guztiendako gainerako aldeetan garbitasuna eta antolamendua egitea.

i) Zentruko arropa eta egoiliarrena artatu eta zaintzea, ikuzi, idortu, lisatu, e.a.tarako makinak erabiliz eta jostura eta lentzeri lanak eginez.

j) Erizaintzan nahiz egoiliar eriak dauden geletan, garbitasuna arreta bereziaz egitea, arropa zikina egunero eramanez eta dena antolamendu ezin hobean edukiz.

k) Geletan arrotzik sartzen bada edo ohiz kanpoko edozer hautematen badute, zuzendariari horren berri ematea.

l) Beti garbi eta xahu egotea, kasuan-kasuan zerbitzu bakoitzerako uniforme egokia erabiliz.

m) Zuzendariak egoitzaren zerbitzu eta funtzionamendu hoberako manatzen dituen eginkizun guztiak.

n) Egoitzako kanpoaldea, patioak, kristalak, lorategiak eta lorontziak, jantokia, areto-kapera, kanpoko eskailerak eta atxikitako nabea aldian-aldian garbitzea.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko izangaiek, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europako Ekonomi Elkarteko herritarra izatea eta 18 urtez goitikoa izatea.

b) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea.

c) Eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Administrazio baten zerbitzutik baztertua ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea.

2.2. Aitzineko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean bete behar dira eta oposizioaren prozedura osoak dirauen bitartean ere, Ospitale Sainduak kontratatazioa egiten duen arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Zangozako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 30 eguneko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horiek deialdi honetako I. eraskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta beraiekin batean curriculum vitae-a aurkeztuko da lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduak bilduz.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, patronatuburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar laneguneko epean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta akatsik egin badute, zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, patronatuburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzeko aginduko.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honakoek osatuko dute:

Mahaiburua: Agustín Navallas Echarte jauna, erakunde autonomoko batzarreko lehendakaria.

Ordezkoa: Joaquín Grau Tasa jauna, erakunde autonomoko batzarreko lehendakariordea.

1. mahaikidea: Amaia González Ara andrea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte laguntzailea.

Ordezkoa: Ana Echamendi andrea, Osasun Etxeko gizarte laguntzailea.

2. mahaikidea: María Rosario Jaso Villanueva andrea, erakunde autonomoko batzarreko kidea.

Ordezkoa: Joaquín Larrañeta Iturria jauna, erakunde autonomoko batzarreko kidea.

3. mahaikidea: Elena Pascual Echegoyen andrea, erakunde autonomoko batzarreko kidea.

Ordezkoa: Concha Lorés Bambo andrea, erakunde autonomoko batzarreko kidea.

4. mahaikidea: Eugenio Martínez Armendáriz jauna, Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Udaleko langileen bertze ordezkari bat.

Idazkaria: José Gabriel Ayesa Aristu jauna, Zangozako Udaleko idazkaria, hizpidez baina botorik gabe.

Ordezkoa: Jesús Garde Mozaz jauna, Oibarko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi aitzin eratu beharko da eta eratzeko eta jarduteko kideen erabateko gehiengoa beharko da bederen.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko dira oposizioaldia hasteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondoko merezimendu baremoaren ariora. Merezimendu guztiak beharko dituzte izangaiek alegatu eta frogatu lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko eskabidea aurkezten dutenean. Agiri guztiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak behar dute izan, bertzenaz aurkeztu ez balira bezala jokatuko baita.

7.2. Merezimenduen balorazioa:

Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

a) OLT titulua edukitzea: 2 puntu.

b) Klinika laguntzailearen titulua edukitzea: 1 puntu.

c) Udaletan edo bertzelako administrazio publikoetan famili langile edo horien parekoen lanetan egindako zerbitzuengatik, 0,25 puntu urteko eta gehienez ere puntu 1.

d) Zahar etxe publikoetako zerbitzu orokorretako langile edo horien parekoen lanetan egindako zerbitzuengatik, puntu 1 urteko eta gehienez ere 2 puntu.

e) Familia laguntzaile, klinika laguntzaile edo OLT kategoriarekin erakunde edo enpresa pribatuetan emandako zerbitzuengatik, 0,25 puntu urteko eta gehienez ere puntu 1.

f) Zaharren zainketari buruzko ikastaroengatik, epaimahaiaren balorazioaren ariora, gehienez ere 2 puntu.

Behar bezala egiaztaturik badaude, aitzineko ataletan aurreikusitako merezimenduak kontatzeko, lan-kontratatu finko nahiz aldi baterako, bitarteko nahiz lanpostua jabetzan duela egindako zerbitzuak hartuko dira aintzat, baina atal bat baino gehiagotan sartzen diren zerbitzuak aldi berean eman baldin badira, bakarrik puntuazio gehien esleitu zaien zerbitzuak kontatuko dira baterako denbora horretatik.

Frogaturiko esperientziako denborak urte osoak osatzen ez baditu, behar den proportzionaltasuna aterako da.

8. oinarria.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ondoko ariketa hauek egin beharko dira:

Lehen ariketa: proba psikoteknikoa.

Nafarroako Gobernuaren Psikologia Aplikatuaren Institutuak ezarritako test psikoteknikoa egin beharko da.

Bigarren ariketa: gaiak.

Izaera teorikoa du eta programako II. eraskinean dauden gaien artean zozketaz bi hautatu eta haiei buruz idatzi beharko da, gehienez ere ordubetez.

Hirugarren ariketa.

Izaera praktikoa du eta bi kasu praktiko argitu beharko dira oposizioko programako gaiekin ikusteko izanik, epaimaiak erabakitzen dituen alderdien gainean, gehienez ere ordubetez.

Epaimahaiak proba bat baino gehiago egun berean egitea erabaki dezake.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez ere 40 puntukoa izanen da, honela banaturik:

-Lehen ariketa: gehienez ere 5 puntu eta bazterturik geldituko dira guttienez ere 3 puntu erdiesten ez dituztenak.

-Bigarren ariketa: gehienez ere 15 puntu eta bazterturik geldituko dira 10 puntu ez erdietsiz gero. Gai bakoitzak gehienez ere 7,5 puntu izanen ditu.

-Hirugarren ariketa: gehienez ere 20 puntu eta bazterturik geldituko 10 puntu ez erdietsiz gero. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo ariketatan 0 puntu erdiesten duen izangaia.

8.3. Kalifikazioa ateratzeko epaimahaikideek ematen dituzten puntuazioen batuketa eginen da eta horren emaitza zatitu eginen da dauden epaimahaikide kopuruaren artean. Behin betiko zenbakia buruketa horren zatidura izanen da.

8.4. Probetan, deialdi bakarra izanen da izangaientzat eta hartara N.A.N. aldean daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak edo, halakorik bada, beren ariketen irakurketara agertzen ez direnak, bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Zangozako Udaletxeko iragarki oholean oposizioa gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, eta Zuzendaritza Batzarreari igorriko dio puntu gehien erdietsi duten izangaiak izendatzeko proposamena.

9.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Patronatuko Batzarrari:

a) N.A.N.aren fotokopia.

b) Eskola Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo zigortua ez dagoela eta inongo administrazioren zerbitzutik egotzia izan ez dela adierazten duena.

d) Osasun Etxeak luzaturiko txostena, karguari dagozkion eginkizunetan aritzeko inolako eritasun edo akats fisikorik ez duela adierazten duena.

9.3. Izendaturiko izangairen batek aipatu epean agiri horiek ekartzen ez baditu, behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da kontratatu, eta egindako jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela eta, etor litezkeen erantzukizunak deusetan ukatu gabe.

9.4. Aitzineko artikuluan aurreikusitakoa gertatuz gero, erakunde autonomoko Zuzendaritza Batzarreak 9.1. oinarrian adierazitako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10. oinarria.-Kontratazioa.

10.1. Hautabidea akituta eta 9.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarrita, Zuzendaritza Batzarreak, behar den erabakia harturik, baldintzak bete dituzten izangaiak kontratatzea aginduko du.

10.2. Izangai izendatuek beren izendapena jakinarazi eta gehienez ere 30 eguneko epean sinatu beharko dute kontratua. Hala egiten ez badute, justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte.

10.3. Kontratatuek hogeita hamar lanegun iraunen duen probaldia izanen dute. Epe hori iraganik, administrazio kontratu egileak kontrakorik ez badu, lan-kontratudun finkoak bilakatuko dira ondorio guztietarako.

11. oinarria.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka ere, honako helegite hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara, hura argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean:

a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, jakinarazpena eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, edo hori baino lehen eta nahi bada

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena eman eta hilabeteko epean.

I. ERASKINA

Eskabide eredua

Izena:

N.A.N. zenbakia:

Jaioteguna:

Sorlekua:

Bizitokia:

Karrika:

Telefonoa:

Zure aitzinera agertzen da eta ahalik eta hobekien

Adierazten du:

Zangozako Udalaren Zahar Etxeko zerbitzu orokorretan aritzeko bederatzi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdira onartua izan dadin eskatzen duela.

Kargu horretan aritzeko eragozten ahal dion eritasun edo akats fisikorik ez psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan bilduriko ezgaitasun kasuetan ez dagoela.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela inoiz disziplina espedientearen bidez egotzia izan eta ez dela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua izan.

Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren jabe dela.

Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Curriculum-a aurkezten duela bere hartan alegatutako merezimenduen egiaztagiriekin batean.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onar dezazun eskatzen du eta, hortaz, Zangozako Zahar Etxeko zerbitzu orokorretan aritzeko bederatzi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdira onar dezazun.

Zangozan, 1996ko .........aren ....(e)an.

(Sinadura)

"Zangozako Udalaren Zahar Etxea" erakunde autonomoko batzarreko lehendakaria.

II. ERASKINA

Oposizioko programa

1. gaia.-Hirugarren adinaren arazoak. Haien zerrenda.

2. gaia.-Zaharren zainketa egokia egoitza geriatrikoetan.

3. gaia.-Kontutan hartu beharrekoak zaharrarekiko harremanetan.

4. gaia.-Lanbide-sekretua.

5. gaia.-Zaharraren garbitasun pertsonala.

6. gaia.-Zaharraren kanpo itxuraren zainketa.

7. gaia.-Zaharrak kitzikatzea.

8. gaia.-Zahar etxe bateko alde ezberdinen garbitasunean erabili beharreko bitartekoak. Bainugelen eta komunen garbitasuna. Garbikarien erabilera zuzena. Arroparen garbiketa.

9. gaia.-Intsektu galtzea. Definizioa. Intsektuengandik eta bizkarroiengandik osasunari heldu zaizkion arriskuak. Horiek deuseztatzeko bideak.

10. gaia.-Desinfekzioa. Definizioa. Haren garrantzia eritasunen kutsapena galarazteko bidea den aldetik. Hori egiteko moduak.

11. gaia.-Etxeko ekonomia.

12. gaia.-Eguneroko lanean egin daitezkeen aurrezkiak, haren kalitatea apaldu gabe. Garbitasun lanetan erabili beharreko tresneria egokia, denbora eta indarra aurreztea dakarrena. Elikadura zahartzaroan.

13. gaia.-Zahar etxe bateko jantoki zerbitzuan kontutan hartu beharrekoak.

Zangozan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hamaseian. Batzarreko lehendakaria, Agustín Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: A9607248