I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
599/1996 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zirukia plastiko eta konpontzaile arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta epaimahai kalifikatzailearen osaketa ezartzen duena.
Ekainaren 23ko 829/1995 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zirujia plastiko eta konpontzaile arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1995eko abuztuaren 9ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskabideak aurkezteko epea iraganda. bidezkoa da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz.
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zirujia plastiko eta konpontzaile arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
-Txanda librea
Onartuak:
BARRIOS SAGARDOY, FRANCISCO JAVIER
BENGOECHEA BEEBY, MIGUEL PEDRO
COLAS SAN JUAN, CARLOS
ESCUDERO NAFS, FRANCISCO JOSE
GONZALEZ LABASA, MIGUEL ANGEL
MUR ARDANUY, RAMON
RIVERA VEGAS, MARIA JESUS
SANCHEZ OLASO, ALBERTO
Baztertuak: inor ere ez.
2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hurrengo hamar lanegunetan erreklamazioak egin eta, akatsik bada, horiek zuzendu ahal izanen dituzte.
3. Epaimahai kalifikatzailea ondoko partaide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Angel Solchaga Catalán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.
Mahaiburu ordezkoa: Ignacio Iribarren Udobro jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.
Mahaikidea: César Casado Pérez jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Mahaikide ordezkoa: Julián González Sarasua jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Mahaikidea: Javier Gabilondo Zubizarreta jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikide ordezkoa: Agapito Núñez Serrano jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: Pedro Marzo Garcia jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikide ordezkoa: Santos Indurain Orduna andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikide-idazkaria: María Victoria Acha Arrieta andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Laguntza Medikoaren zuzendaria.
Mahaikide-idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrera eta Igoera Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita bederatzian. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Luis Cruchaga Equiza.
Iragarkiaren kodea: A9607240