115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Aditzera ematen da Tuterako udaletxean sarrera eman zaiola udal hilerriko administrazio kontzesioei buruzko idazki bati, honako datu hauekin:

Espediente zenbakia (sarrera eta data): 8215/96.

Eskabidea non eta noiz egin den: Tuteran, 1996ko abuztuaren 22an.

Eskatzailea: Antonia Abadía Corchón andrea.

Izapidaketa eginen duen udal egoitza: idazkaritza. Zerbitzu orokorrak, udaletxea. Plaza Zaharra, 1-beheko solairua.

Hilobiaren zenbakia: 29a.

Zein aldetan: alderdi berrian, eskuinean.

Liburua: 9.a

Oraingo titularra: Paulina Corchón Lafuente andrea eta haren alaba Antonia Abadía Corchón.

Jarri nahi den titularra: Antonia, Gregorio, Valentín eta Ana María Abadía Corchón jaun-andreak.

Eskabidearen xedea: titularra aldatzea.

Eskabideari erantsi behar zaizkion dokumentuak: Antonia Abadía Corchón andreak aurkeztutako eskabidea.

Eskabidearen xedea: titularra aldatzea.

Espedientea zerbitzu orokorretako egoitzetan -beheko solairua-egonen da aztergai, interesa daukaten pertsona fisiko zein juridikoek, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean, aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin eta espedienteari erantsi behar zaizkion dokumentu zein bestelako elementuak aurkez ditzaten. Horiek guztiak Tuterako erregistro orokorrera bidali beharko dira, Plaza Zaharra, 1era.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A9607205