115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Iruñeko Orvina Auzoberriko 1.200 2. Etxebizitza Elkartean oinezkoentzako guneko zolaketaren proiektua egiteko

Lan eta Azpiegituretako zinegotziak 1996ko abuztuaren 20an eman ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin da, Iruñeko Orvina Auzoberriko 1.200 2. Etxebizitza Elkartean oinezkoentzako guneko zolaketaren proiektua egiteko, ondoko baldintza orokorrei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Iruñeko Orvina Auzoberriko 1.200 2. Etxebizitza Elkartean oinezkoentzako guneko zolaketaren proiektua egitea.

Adjudikatzeko era: Lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 2.600.000 pezeta.

Egiteko epea: Gehienez ere 45 egun.

Proposamenak aurkeztea: Eskaintzak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, eta azken laneguneko 13:00ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza ekonomiko-administratiboetako pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita 8. laneguneko hamaiketan.

Proiektua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, obren bulegoan, Merkatuko kaleko 11-3.ean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren lauan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................... Herria: ............ Helbidea: ....................... Iruñeko helbidea, jakinerazpenetarako: ............... Nortasun agiriaren zenbakia: ......... Berez edo (bidezko bada) hau ordezkatuz: ................

Iruñeko Orvina Auzoberriko 1.200 2. Etxebizitza Elkartean oinezkoentzako guneko zolaketaren proiektua kontratazeko baldintzen plegua ezagutzen du, eta hura erabat burutzeko hitza hartzen du aipatu agiriari hertsiki lotuz.

Eskaintzen duen zenbatekoa: ................. pezeta (letraz); gehienez ere .................... hilabeteko epean (letraz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9607204