115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Uso postuen enkantea, % 20 merkeago

Irailaren 21ean, goizeko hamabietan, Herriko Etxeko egoitzan, ahozko posturen bidezko enkantea eginen da uso postuen lote bat 3 denboralditarako errentan emateko. Lotea 10.203 zenbakiko ehiza barruti pribatuan dago, Gibelaga izeneko alderdian. Hasierako prezioa: 1.760.000 pezeta (BEZa gabe), lehenbiziko prezioari % 20 kenduta.

Enkantera aterako diren postuak honelakoak dira:

-1, 2, 3, 4, 5 eta 11. postuak, zuhaitzetan.

-6 eta 6 bis postuak, zuhaitzetan eta lurrean.

-7, 8, 9 eta 10. postuak, lurrean.

Kontuan hartu behar da aipatutako enkantea eman gabe gelditzen baldin bada, egun berean eta jarraian postura libreen bidezko enkantea eginen dela.

Baldintzen plegua Udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Orbaitzetan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hamarrean. Alkate udalburua, Jesús María Eguinoa Barberena.

Iragarkiaren kodea: A9607387