115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Lizentziak emateari uztea

Olaztiko Udalak, 1996ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste, ondotik transkribatzen den erabakia hartu zuen:

Lizentziak emateari uztea

Aurrekariak.-Olaztiko A.S.ak berraztertzeko taldeak indarrean dagoen planeamendua analizatu eta lehenbiziko iritziak Korporazioari jakinarazi ondotik, haien ondorioz antzeman daiteke indarrean dagoen planeamendua zenbait eremutan gauzatzeak traba egiten ahal diola, baita galarazi ere, herriaren hirigintza-beharrak bete ahal izateko behar den antolamendu berriari.

Oinarri juridikoak.-Jakina denez, A.S.en berrazterketa erabakita, eta hari hasierako onespena eman bitartean, Udalak ahalmena du denboraldi horretako edozein momentutan birzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak emateari uzteko, beti ere ondoko baldintza hauei loturik:

a) Eremu mugatuei edo erabilera edo jarduera zehatzei aplikatzea, bai mugape osoan bai zati batean.

b) Egungo planeamenduaren erreformaren azterlanaren ondorioa izatea.

c) Urtebetetik goitikoa ez izatea.

Horietaz gainera, nahitaezko betebeharra da erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eraginkorra izan dadin edo indarra har dezan.

Olaztiren kasuan, talde egilearen txostena ikusirik, zenbait unitatetan eraikitzeko eta birzatitzeko lizentziak emateari utzi eginen zaio. Unitate horiek ustez berrantolatuko diren eremuetan daude, indarrean dagoen antolamendua ez baita egokiena.

Talde egilearen txostena eta uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 106. artikuluak ezartzen duena ikusirik, Olaztiko Udalak, osoko bilkuran eraturik eta aho batez, erabaki du:

1. Urtebeteko epean eraikitzeko eta birzatitzeko lizentziak emateari uztea ondoko unitateetan: 2-7, 2-8, 2-11, 2-12, 3-1, 3-2, 3-3, 3-4, 3-5, 3-6, 3-7, 3-8 eta 3- 17 unitateetan, lurzoru erdi-kontsolitatuko eremu libreak direlakoz eta, hiri-trama hobetzearren, berrantolatu beharrak direlakoz; eta 5-1, 5-2, 5-3, 5-4, 5-5, 5-6, 6- 1, 6-2, 6-4, 6-5, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 6-11, 6-12, 6-13, 6-14, 7-1, 7-2, 7-3, 7-4, 7-5, 7-6 eta 7-9 unitateetan, zabaltzeko eremuak direlakoz eta haien antolamendua, probetxamenduak, lagapenak eta zehaztapenak berriz aztertu beharrak direlakoz.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean tirada haundieneko egunkarietako batean argitaratzea.

3. Erabaki honen kontra paratzen ahal da, aukeran, bi errekurtso hauetako bat:

1.-Administrazioarekikoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, erabakiaren jakinarazpena jaso eta, biharamunetik kontaturik, bi hilabeteko epean.

2.-Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Olaztin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9607309