II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
Birzatiketa proiektua behin betikoz onestea
Olaztiko Udalak, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, ondotik osorik transkribatzen den erabakia hartu zuen:
7.-Cementos Portland, S.A. enpresak sustatutako birzatiketa proiektua behin betikoz onestea.
Olaztiko Udalak, 1996ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cementos Portland, S.A. enpresak sustatutako birzatiketa proiektua, Olaztiko lurzoru urbanizagarri antolatuari dagokion exekuzio unitatea kudeatu ahal izateko.
Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara eta jendaurrean paratu zen hamabost egunetan. Epe horretan ez zitzaion ez alegaziorik ez erreklamaziorik egin.
Hori dela eta, Udalak, osoko bilkuran eta kide guziak bat etorriz, erabaki du:
1.-Olaztiko lurzoru urbanizagarri antolatuari dagokion exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua behin betikoz onestea.
2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta herriko iragarki oholean argitaratzea.
Erabaki honen kontra paratzen ahal da, aukeran, bi errekurtso hauetako bat:
1. Administrazioarekikoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, erabakiaren jakinarazpena jaso eta, biharamunetik kontaturik, bi hilabeteko epean.
2. Gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Olaztin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9607308