115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

598/1996 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko alergologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.

Ekainaren 23ko 827/1995 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko alergologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1995eko abuztuaren 7ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea iraganda. bidezkoa da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko alergologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda librea

Onartuak:

ARANZABAL SOTO, M.ª ASCENSION

BANDRES IRAZABALBEITIA, FRANCISCO

ECHECHIPIA MADOZ, SUSANA

IRIARTE SOTES, MARIA PILAR

LEZAUN ALFONSO, APOLINAR

MUR GIMENO, MARIA PILAR

MURO LEYUN, MARIA DOLORES

NAVARRO ECHEVERRIA, JOSE ANTONIO

QUIRCE GANCEDO, SANTIAGO

RODRIGUEZ VAZQUEZ, VIRGINIA

Baztertuak:

MUÑOZ BELLIDO, FRANCISCO JAVIER, deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian galdatutako baldintza ez betetzeagatik.

2. Izangaiek, behin behineko-zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hurrengo hamar lanegunetan erreklamazioak egin eta, akatsik bada, horiek zuzendu ahal izanen dituzte.

3. Epaimahai kalifikatzailea ondoko partaide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Angel Solchaga Catalán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

Mahaiburu ordezkoa: Ignacio Iribarren Udobro jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Alberto O'Ehling jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Isauro Dieguez López jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Ana Isabel Tabar Purroy andrea, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: José M.ª Olaguibel Rivera jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Francisco Javier Pérez Prim jauna,sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Iñaki Moreno Sueskun jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide-idazkaria: María Victoria Acha Arrieta andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Laguntza Medikoaren zuzendaria.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrera eta Igoera Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita bederatzian. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Luis Cruchaga Equiza.

Iragarkiaren kodea: A9607239