115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Auzalanen gaineko ordenantzaren hasierako onespena

Garraldako Udalak, 1996ko abuztuaren 21ean egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen auzalanen gaineko ordenantza hasiera batean onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325-1b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako ordenantza jendaurrean paratuko da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Entitatearen iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar egunez, herritarrek eta bidezko interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, enurak eta ohartarazpenak egin ditzaten.

Garraldan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bortzean. Alkatea, Sales Santos Vera.

Iragarkiaren kodea: A9607339