115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Arau subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batean onestea

Garraldako Udalak, 1996ko abuztuaren 21ean egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen herriko planeamendurako arau subsidiarioak puntualki aldatzeko bi proposamen hasiera batean onestea. Batean, herrian eraikitzen den etxebizitza berri bakoitzeko garaje plaza estali bat egin beharra proposatzen da, eta bertzean, lur ez-urbanizagarriko A(NU)2.2 eremuan egin litezkeen eraikinen neurrien aldaketa proposatzen da.

Aipatutako proposamenak jendaurrean paratuko dira hilabateko epean, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115 eta 127.1 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, epe horretan bidezko juzkatzen diren alegazioak egin daitezen.

Garraldan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bortzean. Alkatea, Sales Santos Vera.

Iragarkiaren kodea: A9607338