115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Herri ondasunen probetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa behin betikoz onestea

Udalak, 1996ko apirilaren 24ko osoko bilkuran, herri ondasunen probetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen eta 1996ko ekainaren 12ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara. Jendaurrean egon den epea agorturik, ez zaio erreklamaziorik egin, beraz, aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Garraldan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bortzean. Alkatea, Sales Santos Vera.

Iragarkiaren kodea: A9607337