115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

597/1996 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erreumatologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta epaimahai kalifikatzailearen osaketa ezartzen duena.

Ekainaren 23ko 826/1995 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erreumatologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1995eko abuztuaren 4ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea iraganda. bidezkoa da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erreumatologia arloko sendagile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda librea

Onartuak:

ARMONA AQUERRETA, JOSE MIGUEL

BRUSCAS IZU, CARLOS JAVIER

CUENDE QUINTANA, EDUARDO

ERAUSQUIN ARRUABARRENA, CELIA

LOZA CORTINA, EDUARDO

PANIAGUA ZUDAIRE, M.ª INMACULADA

PANTOJA ZARZA, LUCIA

RUA-FIGUEROA FERNANDEZ LARRINOA, IÑIGO

Baztertuak: inor ere ez.

2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hurrengo hamar lanegunetan erreklamazioak egin eta, akatsik bada, horiek zuzendu ahal izanen dituzte.

3. Epaimahai kalifikatzailea ondoko partaide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Angel Solchaga Catalán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

Mahaiburu ordezkoa: Juan Luis Amigot Gracia jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Mahaikidea: Manuel Figueroa Pedrosa jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Miguel Ferrer Peralta jauna, espezialitateko sendagilea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Tomás Tinture Eguren jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: espezialitateko sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Santos Indurain Orduna andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Iñaki Moreno Sueskun jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide-idazkaria: María Inmaculada Kutz Perioncely andrea, Nafarroako Ospitaleko Laguntza Medikoaren zuzendaria.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrera eta Igoera Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita bederatzian. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Luis Cruchaga Equiza.

Iragarkiaren kodea: A9607238