115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

1996ko aurrekontuaren aldaketak hasiera batean onestea

Funesko Udalak, 1996ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondoko aurrekontu aldaketa hauek:

-Kreditu osagarria indarrean dagoen gastu aurrekontuaren 699-6 kontusailean, "Madrilgo errepidearen urbanizazioa" izenekoan, 6.345.075 pezetakoa. Finantzaketa, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren kargura, 4.332.668 pezeta, eta diruzaintzako gerakin likidoaren kontura, 2.012.407 pezeta, eginen da.

-Kreditu berezia indarrean dagoen gastu aurrekontuaren "parrokiaren inguruak egokitzea" izeneko kapituluan, 1.998.800 pezetakoa. Finantzaketa, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren kargura, 874.698 pezeta, eta diruzaintzako gerakin likidoaren kontura, 1.124.102 pezeta, eginen da.

Espedientea aztertu eta alegazioak egin nahi dituzten interesatuek hamabost laneguneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik kontaturik. Epe horretan alegaziorik egiten ez baldin bada, aldaketak behin betikoz onetsitzat emanen dira, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Funesen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, Juan Andrés Fernández.

Iragarkiaren kodea: A9607283