115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Herrilur baten desafektazioa hasiera batean onestea

Funesko Udalak, 1996ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran, La Dehesa-Los Llanos alderdian 5.000 metro karratuko herrilur baten desafektazioa erabaki zuen.

Desafektazioak xedea du José Ramón Zabal Domínguez jaunari aipatu lurraren lagapena egitea, alderdi hartan duen esnebehi ustiategirako ahotza eta bestelako tresnak bertan biltzeko.

Aditzera ematen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, egoki juzkatzen diren alegazioak egin daitezen, 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta NTEOEaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Funesen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, Juan Andrés Fernández.

Iragarkiaren kodea: A9607282