II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Bigarren alkateordearen kargu uztea eta izendapena
1996ko irailaren 5ean, José Larrañeta Ilundáin jaunak, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, ondotik hitzez hitz adierazten den ebazpena eman zuen:
"Toki Korporazioen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoa betez,
Ebatzi dut:
1.-Felisa Jáuregui Garayoa zinegotzia bigarren alkateorde kargutik kentzea, interesatuak berak eskaturik.
2.-Ignacio Larráyoz Iracheta zinegotzia bigarren alkateorde izendatzea, lehen aipatu Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3.-Izendapen horrek behean adierazitako egunetik aitzina izanen du eragina, eta haren berri emanen zaio Udalari egiten den lehendabiziko osoko bilkuran, eta izendatuari berari jakinaraziko zaio".
Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bostean. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A9607274