II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
Hasierako onespena kreditu berezia gaitzeko espedienteari 1996ko aurrekontu orokor bakarrean
Castejongo Udalak, 1996ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu berezia gaitzeko espedientea 1996ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarrean. Hona horren laburpena:
-Gastuetako altak:
Kontusaila: 611500002. Gastuaren izena: etxebizitza komunitarioaren hornidura. Dirua: 2.796.434 pezeta.
Kreditu gaikuntza, denetara: 2.796.434 pezeta.
-Dirusarreretako altak:
Kontsusaila: 76103000. Dirusarreraren izena: etxebizitza komunitarioa berritzeko dirulaguntza. Dirua: 2.237.147 pezeta.
Kontusaila: 91750000. Dirusarreraren izena: zenbait inbertsio finantzatzeko mailegua.
Kreditu gehigarria, denetara: 2.796.434 pezeta.
Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. eta ondoko artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 lanegunez udal idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak egin ditzan.
Ez bada erreklamaziorik egiten, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta egindakotzat haren laburpena argitaratzeko tramitea.
Castejonen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren batean. Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A9607220