115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera izan duela Udal Hilerriko hilobien administrazio kontzesioen eskualdaketa eskatzen duen idazkiak, ondoko datuen ariora:

Erregistro zenbakia: 00017432.

Sarrera data: 1996ko ekainaren 5a.

Eskatzailea: Mercedes Castillo Sáinz andrea.

Izapiderako udal bulegoa: Ondare departamentua. Herriko Etxea, lehen oina.

Panteoia: San Antonio, 32.

Gaur egungo titularra: Narciso Cía Iriarte jauna.

Titularra izan nahi duena: Mercedes Castillo Sáinz andrea.

Aurkeztu diren agiriak: testamentuak.

Eskabidearen xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozeduraren azterketa eta alegazio epea:

Espedientea Ondare departamentuaren bulegoetan egonen da ikusgai, eta, beraz, hura aztertu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bai horretarako baita alegazioak aurkeztu edo beren ustez espedientera ekarri edo bere hartan kontutan hartu behar diren agiriak edo bertzelako jakingarriak ekartzeko, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera bidaliz. Helbidea: Herriko Etxea, beheitia.

Aditzera ematen da orok jakin eta bete dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren lauan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9607320