115. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

323/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Javier Itúrbide Díaz Lehendakaritza Departamentuko Argitalpen atalburuaren kargu uztea xedatzen duena.

Javier Itúrbide Díaz jaunari beste Administrazio batean zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimena eman zaionez, Lehendakaritza Departamentuak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Javier Itúrbide Díaz, Lehendakaritza Departamentuko Argitalpen atalburuaren kargu uztea xedatzen da eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Lehendakaritza kontseilaria. Federico Tajadura Iso.

Iragarkiaren kodea: A9607416