II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Zehapen jakinarazpena
Interesatuari ondotik ematen den ebazpena jakinarazi ezin izan zaionez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz:
Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 1996ko abuztuaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik 1996ko ekainaren 6an Alkatetza honek eman Ebazpenaren bidez irekitako zehapen espedientea, 1996ko ekainaren 27an Francisco Javier Jiménez Jiménez jaunari jakinarazi zitzaiona; ikusirik, halaber, espedientea osatzerakoan legez eta erregelamenduz bidezko diren izapideak bete direla, ebatzi dut:
1.-Ondoko egitateak frogatutzat hartzea: baimenik gabe, karramarroen kalez kaleko salmenta egitea, Tafalla eta Amaia karriken arteko gurutzagunean, 1996ko ekainaren 4an, 10,48etan.
2.-Horien erantzule Francisco Javier Jiménez Jiménez jauna egitea.
3.-Egitate horiek arau-hauste administratibo oso larria direla erabakitzea, Merkataritza Ez-egonkorraren Udal Ordenantzaren 22.1.C.b artikuluan eta Merkataritza Ez-egonkorrari buruzko Foru Legearen 10.1.C.b artikuluan tipifikatua.
4.-100.001 pezetako zehapena ezartzea, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hilabete baten barrenean udal diruzaintzan ordaindu beharko dena.
5.-Interesatuari honen berri ematea".
Ebazpen honen kontra helegite hauetako bat paratzen ahal da:
a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, hura eman zuen organoari helegitea aurkezteko asmoa agertu ondotik; edo bertzenaz
b) Gora jotzeko helegitea, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hilabeteko epearen barrenean.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9607356